Programak
Programak
-
LALIA
Sílvia Munt / Espainia, 1999 / 14 min.
Kultura-aniztasuna, Gaur eguneko gatazkak munduan8 urtetik aurreraGiza EskubideakEuskal HerriaLaliak bere herrialdea nolakoa den kontatzen digu, Sahara. Haren idazketa txikiak haren munduan sartzen gaitu. Amets galduen mundua da, bizi izan ez diren oroitzapenen mundua, eta azkenean, bere errealitatean esnatzen da. Errealitate latza, ikaragarria inondik ere, eta egoera horretatik ihes egin nahia: erbesteratua bizi baita Aljeriako errefuxiatu zelai batean.
-
PASEMOS AL PLAN B
Paz Piñar/Espainia 2007/13 min.
Kultura-aniztasuna, Inmigrazioa eta mugak12 urtetik aurreraEuskal HerriaAuxi medikuarenera doa, baina ezin du zehazki azaldu non duen mina. Etxean familia zain dauka, diagnostikoaren zain, ustekabeko “gonbidatu” enigmatikoa zaintzen duen bitartean. Auzokideak ere laguntzen saiatzen direnez, egoera gero eta bitxiagoa da, baina arazoa ez da konpontzen. Norbaitek medikuntzari buruz edo “arautu gabeko” inmigrazioari buruz jakingo
balu behintzat... -
PROVERBIO CHINO
Javier San Roman Martín / Espainia, 2006 / 10 min.
Kultura-aniztasuna12 urtetik aurreraEuskal Herria, CatalunyaSergiok jatetxe txinatar batean zerbitzari izan nahi du, baina mundua ez dirudi horren gauza berrirako prest dagoenik. Erantzuna gaileta txinatar baten barruko esaera batean aurkituko du. -
NI FÁCIL NI DIFÍCIL
Dani Lagarto Fernandez eta Marian Piper / Espainia, 2008 / 42 min.
Kultura-aniztasuna, Nerabezaroa12 urtetik aurreraKultura aniztasuna, elkarbizitzaEuskal HerriaAicha etorkin marokoarren alaba da eta hiyab-a eramatea erabakitzen du. Institutuko ikaskide batez, Jordiz, isilean maitemindua dago, eta horretaz jakitun izan gabe, lehen amodioak sortzen dituen zirrara biziei aurre egiten die. Beste barne borroka bat ere badu: hiyab-a eraman nahi du, baina zapia eramanda, ez da erakargarria sentitzen.
Aldi berean, beste istorio batzuk ere gertatzen dira bi gazteek elkar topatzen duten lokutorioan, itxuraz kasualitatez...