Programak
Programak
-
CUENTO DE NAVIDAD PARA INDIGENTES
Juan M. Chumilla Carbajosa / Espainia, 2002 / 16 min.
Gizarte-bazterketa/esplotazioa10 urtetik aurreraEuskal HerriaEskale baten istorioa kontatzen du, eta baita honen ametsa: gabonetarako metroko abeslari baten maitasuna eta kirol-zapatila batzuk lortzea. Oraindik ere “Papa Noel” existitzen dela sinesten duten txoroentzako kontakizun modernoa. -
CRECIENDO EN UN DÍA
Phie Ambo / Zambia, 2002 / 28 min.
Gizarte-bazterketa/esplotazioa12 urtetik aurreraEuskal Herria12 urteko John eta bere arreba Angelina umezurtz geratzen dira. Zambiako beste ume askoren kasuan bezala, haien gurasoak IHES-ak jota hil dira. Euren osaba arduratuko da beraietaz. John eta Angelinaren haurtzaroa bat-batean amaitu da. -
ZURIÑE, KOLORE ASKOTAKO TXIMELETA
Elisenda Polinyà / Espainia, 2007 / 8 min.
Kultura-aniztasuna8 urtetik aurreraEuskal Herria, CatalunyaSinopsia: Zuriñe izeneko tximeletak dena jakin nahi du eta apain samarra da; izugarri gustukoa du hegan egitea eta hegal ederrak erakustea. Behin batean, eguraldi txarrari aurre eginez eta gurasoen aholkuei jaramonik egin gabe, paseatzera ateratzea erabaki du: basoan zailtasunak eta lagun onak aurkituko ditu… -
2 BE
Eleni Christopoulou / Erresuma Batua, 2003 / 30 min.
Kultura-aniztasuna12 urtetik aurreraEuskal Herria, CatalunyaGiza baliabideen inguruko musika-dokumental originala eta bizia. Sheffieldeko Abbeydale Garnge eskolan, Erresuma Batuan, filmatu zuten 5 hilabetean: eskola horretan 51tik gora hizkuntza hitz egiten dira, eta hori elkarbizitzaren eta kultur artekotasunaren agergarri da. Filmean ikus daiteke nola egiten duten lan batera neska-mutiko horiek giza eskubideen defentsa aldarrikatzeko. -
HIYAB
Xavi Sala / Espainia, 2005 / 8 min.
Kultura-aniztasuna, Berdintasuna12 urtetik aurreraEuskal Herria, CatalunyaFatimak irakasle bati egin behar dio aurre, zapi islamikoa kendu nahi ez duelako.