Programak
Programak
-
UNEXPECTED BLOW
Aliona van der Horst / Holanda, 2003 / 15min.
Genero eta askatasun sexuala, Nerabezaroa14 urtetik aurreraEuskal Herria“Gay zarela ohartu bezain pronto guztiei esan beharko zenieke” dio Kristopher-ek, bere esperientziaren berri ematen ari den ikasle nerabeak. Gurasoek haren orientazio sexuala onartu zuten? Zer diote haren ikaskideek? -
FISICA II
Daniel Sánchez Arévalo / Espainia, 2004 / 19 min.
Familia ereduak, Nerabezaroa14 urtetik aurreraEuskal HerriaIraila, Madril. Jorge institutuaren aurreko eserleku batean eserita dago. Ez da barrura sartzen ausartzen. Egun horretan II. mailako Fisikako nota eman behar diote. -
AS DE CORAZONES
Sílvia González Laá/Espainia, 2006 / 12 min.
Familia ereduak8 urtetik aurreraEuskal Herria, CatalunyaTriste eta ilusiorik gabeko gizon heldu batek eguna pasatzen du bere lagun bakarrarekin kartetan jolasten, taberna batean. Halako batean, ia ezagutzen ez duen biloba zaindu behar du: Nepaletik ekarritako neskatila. -
CONTRACUERPO
Eduardo Chapero-Jackson / Espainia, 2005 / 17 min.
Berdintasuna14 urtetik aurreraEuskal HerriaBere irudiarekin obsesionatutako neska gazte batek bidaia bati ekiten dio bere buruari buruz daukan ikuspegiaren labirintora, eta munduari begirako kartzela sortzen du bere gorputzarekin. Bidaia horretan, ez dena izateko amets suntsitzailea bizi du gazteak. -
BINTA Y LA GRAN IDEA
Javier Fesser / Espainia, 2004 / 29 min.
Berdintasuna8 urtetik aurreraEuskal HerriaBintak zazpi urte ditu, Casamance ibai ertzeko herrixka eder batean bizi da, Senegal hegoaldean, eta eskolara joaten da. Bere lehengusu Sodak ez du horrelako zorterik. Berari ez diote aukerarik ematen mundu honi buruz ezagutzen ez dituen gauzak ikasteko. Bintak bere aita miresten du; arrantzale xume bat izan aren, gizadiaren aurrerabideak kezkatzen du, eta horregatik, bururatu zaion zerbait aurrera eraman nahi du kosta ala kosta.