Programak
Programak
-
ALI & THE BALL
Alex Holmes / Australia, 2008 / 14 min.
Kultura-aniztasuna14 urtetik aurreraEuskal Herria8 urteko Ali errefuxiatuen detentzio zentro batean bizi da bere ama eta arrebarekin. Amari bere galtzorratz preziatuak kentzen dizkiotenean, Alik zerbait egin behar duela erabakitzen du. Familiari laguntzeko beharrez, plan bat asmatzen du bere pilotarekin heziaz beste aldean bizi den neska baten laguntzarekin. -
CAZADORES DE NUBES
Albert Solé / Espainia, 2004 / 20 min.
Nekazaritzako elikagaiak eta kontsumo arduraduna10 urtetik aurreraEuskal HerriaEl sueño del agua (Uraren ametsa) izeneko dokumentala urari loturiko arazo larrienetako batzuk erakusteko asmoz egina da. Gure planetako 5 eskualdetako haurrek berek kontatzen dizkigute arazo horiek. Laino-harrapaitzaleak istorio horietako bat da: Juliok azaltzen digu ezen, Atacamako basamortuan, Txilen, irudimenez beteriko konponbideak baliatu dituztela lehortearen aurka borrokatzeko. -
ATENCIÓN AL CLIENTE
Marcos Valin - David Alonso / Espainia, 2007 / 8 min.
Nekazaritzako elikagaiak eta kontsumo arduraduna8 urtetik aurreraEuskal HerriaEtorkizun hotz eta latzean, amonatxo bat behartua egongo da arauak haustera, bere txakur ahulak zerbait jango badu. Bai metalezko segurtasun-zaindariak, bai dena erosi nahi duten erosle zoroak, bai segurtasun-neurri handiak dira adineko emakumearen bortxazko balentria trabatuko duten oztopoak. -
THE MEATRIX
Louis Fox / EEBB, 2003 / 4 min.
Nekazaritzako elikagaiak eta kontsumo arduraduna13 urtetik aurreraEuskal Herria, CatalunyaKeanu Reeves ez da The Meatrix filmeko aktore nagusia, txerri gazte bat baizik, Leo, baserri atsegin batean bizi dena… edo hori uste du behintzat. Leok halako xira batez jantzitako behi bat topatuko du, Moopheus; behiak nekazaritzako elikagaien negozioaren egia itsusia erakutsiko dio txerriari… -
ALUMBRAMIENTO
Eduardo Chapero-Jackson / Espainia, 2007 / 15min.
Maite ditugunen heriotza14 urtetik aurreraEuskal Herria, CatalunyaFamilia bat bere kiderik zaharrenaren azken gaua bizitzen ari da. Laburmetrai honek bizitzaren amaierari aurre egiteko era ezberdinetaz aritzen da.