Programak
Programak
-
EL SECRETO MEJOR GUARDADO
Patricia Ferreira / Espainia, 2004 / 8 min.
Gizarte-bazterketa/esplotazioa12 urtetik aurreraEuskal HerriaRavi, mutiko umezurtza, India hegoaldeko herrixka batean bizi da bere amonarekin. Egunero oso bide luzea egiten du beste herri bateko eskolara joateko, nahiz eta bere herriko eskolara joateko aukera ere baduen. Baina bere herrian ez dute maite, eta Ravik ezin du ulertu zergatik. Krishnaveni izaneko neska da bere lagun bakarra. -
HIJAS DE BELÉN
Javier Corcuera / Espainia, 2004 / 25 min.
Gizarte-bazterketa/esplotazioa12 urtetik aurreraEuskal HerriaEusebia jeberoekin bizi zen Amazonako oihanaren barrualdean; hamar urte zituela, Belen izeneko auzora etorri zen Iquitos hirira (Peru) ikastetxera joateko asmoarekin. Inoiz ez zuen irakurtzen eta idazten ikasi, txiki-txikitatik lanean hasi behar izan zuelako. Hirurogeita hamar urte geroago, bere hizkuntza eta bere kultura desagertzen ari direla ikusiko du. Hiru belaunaldi geroago, Nancyk, Belen auzoko neskatxa batek ez du irakurtzen eta idazten ikasteko aukerarik izan, egunero lan egin behar duelako bere familiari bizirauten laguntzeko. -
JOLIEKE
Suzanne Raes / Holanda, 2004 / 15 min.
Gizarte-bazterketa/esplotazioa12 urtetik aurreraEuskal HerriaJoliekek ez du bizimodu erraza izan orain arte. 12 urterekin, sistema immunologikoko gaixotasun kronikoa dauka, eta aita hil egin zitzaion urte batzuk lehenago. Ahizpa txikiak gaixotasun bera dauka, eta elkarrekin pasatzen dituzte minak eta frustrazioak. Joliekek eta ahizpak erakusten digute tristura eta zorte txarra bizitzaren parte direla, eta ez dutela baldintzatu behar geratzen zaigun denbora. -
LA PALABRA EN LA CALLE
Natasha Hickman / USA, Tanzania, 2000 / 21 min.
Gizarte-bazterketa/esplotazioa12 urtetik aurreraEuskal HerriaTanzaniako Singidan biz idiren umeentzat egun bakoitza bizirik irauteko borroka bat da. Gutxi batzuek gizaldeko elkarte baten umezurztegian bizitzeko zortea daukate. Gutxi batzuek dute etorkizun hobeago bat izateko aukera. -
CUENTO DE NAVIDAD PARA INDIGENTES
Juan M. Chumilla Carbajosa / Espainia, 2002 / 16 min.
Gizarte-bazterketa/esplotazioa10 urtetik aurreraEuskal HerriaEskale baten istorioa kontatzen du, eta baita honen ametsa: gabonetarako metroko abeslari baten maitasuna eta kirol-zapatila batzuk lortzea. Oraindik ere “Papa Noel” existitzen dela sinesten duten txoroentzako kontakizun modernoa.