Programak
Programak
-
NOIZ DA GERRA ETA NOIZ BAKEA
Andreas M.Reinhard / Alemania, 2004 / 25 min.
Izuaren indarkeria10 urtetik aurreraEuskal HerriaWilli Sarajevon dago, Bosnia-Herzegovinako hiriburua. Herrialde horretan 1992 eta 1995 urte artean izan zen gerran zer gertatu zen ikertu behar du. Willik elkarrizketa egiten dio esperientzia hori bizi izan zuen familia bosniar bati: Senad gerrako soldadua izan zen, eta bere emazte Amela eta alaba errefuxiatuak izan ziren Alemanian. Oraindik herrian dauden SFOReko soldaduei ere elkarrizketa egiten die Willik.
Gerra oso konplikatua da, eta pertsona askok ez dute ulertzen oraindik nola iritsi ziren mutur horretaraino. Senadek ere ez du oso garbi... -
SALVADOR, HISTORIA DE UN MILAGRO COTIDIANO
Abdelatif Hwidar/Espainia, 2007/ 14 min.
Izuaren indarkeria13 urtetik aurreraEuskal Herria, CatalunyaMartxoko goiz bat. Tren baten bagoi bat. Ume batek aitarekin ezkutatzera jolasten du. -
TARÓ
Álvaro Nebreda eta Pedro Campoy / Espainia, 2005 / 25 min.
Inmigrazioa eta mugak14 urtetik aurreraEuskal HerriaTaró laburmetraiak Tarifako gazteen talde baten bilaketa lana kontatzen digu Gibraltar Itsasartearen bi aldeetan, gazte hauek eskualdeko migrazioen inguruko begiradak jasotzen dituelarik. Bi itsasertzetan biz idiren pertsonek beraien esperientziak kontatzen dizkigute, migrazio andaluzaren eta marokoarraren artean elkarrizketa bat eratuz. -
BAWKE
Hisham Zamam / Norvegia, 2005 / 15 min.
Inmigrazioa eta mugak10 urtetik aurreraEuskal HerriaAita-semea luzaroan aritu dira ihesean. Semea gaztea da. Azkenean, helmugara iristen direnean, ohartzen dira oraindik arazoak dituztela. Semearen etorkizuna gogoan, aitak hautaketa zaila egin behar du bi bide zailen artean.
-
A LAS PUERTAS DE PARIS
Joxean Fernandez/Espainia, 2008/45 min.
Inmigrazioa eta mugak12 urtetik aurreraEuskal Herria60KO HAMARKADAREN AZKEN urteetan 600.000 espainiar baino gehiago bizi izan da Parisen. Frantziako etorkin-kolektibo handiena zen. Horien artean ia erdia emakumeak ziren, Espainiako edozein bazterretik joanak.
Emakume horietako asko atezain aritu zen Parisen; batzuek zeregin horretan dihardute gaur ere, beste batzuk Espainiari itzuli dira, edo erretiroa hartu zain daude itzultzeko. A las puertas de Parísek beren esperientziari buruz hitz egiten du, emigratzaile, emakume eta langile gisa. Emakume horien lekukotasunek historia ulertzen laguntzeaz gain, gaur egungo errealitatea dakarkigu gogora, egoera bien arteko antzak azaleratzen dizkigu...