Nortzuk gara?
Zinhezba 2004ean sorturiko elkartea da, Zinearen bidez Giza Eskubideetan heztea helburu duena. Gai ezberdinen inguruko hezkuntza-programak garatzen ditu, betiere ikasketa prozesu interaktibo eta partehartzailearen esparruan.
Zinea gure lanabesa da.
Ikus-entzunezkoen arloko alfabetizazioa sustatu nahi dugu, eskola adineko biztanleriaren artean jarrera kritikoagoak pizteko.
Ikus-entzunezkoek, erabiltzen duten lengoaia mota dela eta, laburtzeko, erlazioak eratzeko, eta informazioa prozesatzeko eta era zabalago batean aztertzeko ahalmena suspertzen dute, eta honek ikasteko beste era bat suposatzen du. Ikasleak gero eta sarriagotan eratzen dituzte kontaktu sozialak ikus-entzunezkoak edo informatikoak diren medio eta teknologien bidez, askotan indarkeriazko edukiekin. Kontzientzia kritiko baten sorrera uneoro jasotzen dituzten irudi negatiboetatik defendatzeko beharrezko erreminta da.
ZINHEZBA-ren HELBURUAK
- Pertsonen funtsezko eskubideetan sakontzea, balioetan oinarritutako hezkuntzaren bidez.
- Ikus-entzunezko baliabideei buruzko jarrera kritikoa garatzea, irudia ezagupenen unibertsoan txertatu ahal izateko.
- Zinema-hizkuntza hobeto ezagutzea, sentsibilizazioa eta kontzientziazioa lortu ahal izateko bere adierazpen-baliabideak erakutsiz.
- Beste gizarte eta kulturei buruzko ikuspegi-eremua zabaltzea, desberdin denari errespetua izateko.
- Giza eskubideen bortxaketak identifikatzea dagokien eremu guztietan eta sufritzen dutenenganako elkartasuna bultzatzea.
- Leku bakoitzean eta munduan aukera litezkeen irtenbideak hobeto ezagutzea eta ekintza bultzatzea, ikasleen partaidetzaren bitartez.
- Pertsonei errespetu handiagoa izatea, beren adina, sexua, arraza, iritzia, premia eta kultura edozein dela ere.