Agenda

ZINEZUIA

Maiatzaren 20
PROP ETA BERTA
NORENTZAT: Zigoitia eta Zuiako Haur Hezkuntzako ikasleentzat.
NOIZ ETA NON: 10’30 Zigoitiko Zentro Soziokulturalean.

Sinopsia: Zer egingo zenuke zure auzokoa sorgina balitz eta bere nahirik handiena munduko izakirik gaiztoena bihurtzea balitz? Arazo horrekin egiten du topo Propek, hain zuzen, basoan etxe bat oinordetzan hartzen duenean. Sorgina, ordea, ez da arazo bakarra, herritarrek ere handik uxatu nahi baitute. Propi, hala ere, ikaragarri gustatzen zaio etxea eta borroka egitea merezi duela erabakitzen du. Zorionez, sorgin gaiztoak bere sorginkeriak egiten dituenean, Propek Berta adiskidea du laguntzaile, behi hiztun apetatsua. Kontakizun hunkigarri honetan, ongiaren indarrek gaizkiaren indarrei egiten diete aurre, eta umore ona, zorionez, irteten da garaile.

Urtea:2001
Iraupena:77 min
Zuzendaria: Per Fly & Janis Cimmermanis
Gidoia: Mikael Olsen
Argazki-zuzendaria: Peteris Trups
Musika: Halfdan, E.
Ekoizpena: Zentropa Enterteinment
Ikuslego egokia: 3-6 urte

prop_berta

Maiatzaren 21ean
KAUWBOY
NORENTZAT: Zigoitia eta Zuiako Lehen hezkuntzako 4., 5. eta 6.mailako ikasleentzat.
NOIZ ETA NON: 10’30 Zigoitiko Zentro Soziokulturalean.

Sinopsia: Jojok hamar urte dauzka eta bere aitarekin bizi da. Bere lana dela eta, gehienetan aita ez dago etxean. Jojoren arabera bere ama (country abeslea dena) biran dago. Aita ez dago momenturik onenean, eta Jojo independentzia goiztiar baten eta mugak izatearen meharraren artean bizi da.

Urtea:2012
Iraupena:81 min
Herrialdea:Holanda
Zuzendaria: BoudewijnKoole
Gidoia: JoleinLaarman, BoudewijnKoole
Musika: Halfdan, E.
Argazkia: Daniël Bouquet
Aktoreen zerrenda: Rick Lens, LoekPeters, SusanRadder, CahitÖlmez, Ricky Koole
Ekoizpena: Waterland Film & TV / NTR
Generoa: Drama / Haurtzaroa / Animaliak / Txoriak

KAUWBOY

Maiatzaren 22an
BRAM BARRABAS
NORENTZAT: Zigoitia eta Zuiako Lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3.mailako ikasleentzat.
NOIZ ETA NON: 10’30 Zigoitiko Zentro Soziokulturalean.

Sinopsia: Brammetje Baas (Bram) 6 urteko haur bat da eta ez da gelditu ere egiten. Alaia da, kementsua, benetako abenturazale eta asmatzailea. Eta gainera, izugarrizko irudimena du. Bera inguratzen duen munduak pentsatzeko asko ematen dio eta "Izen Onenen" eta "Hitz Onenen" bilduma egiten du liburuxka batean. Bram "handien eskolara" joan eta lehenengo mailan hasteko deseatzen dago, baina Fish Jauna zorrotzaren gela tokatu zaio. Bere irakasle berria, hertsi eta disziplinazkoa da eta ez zaio axola Bram-en barne mundua. Gure protagonista txikia, geratu gabe mugitzen da, eta ez da sekula eskolako lanetan kontzentratzen. Baina Fish Jaunak ahalegin guztiak egingo ditu Bram-ek gauzak "behar diren bezala" egiteko. Bram-en gurasoek zailtasunak izando dituzte semearen zoriontasuna eta irakasle berrearen egiteko modu berrietara moldatzearen arteko oreka lortzeko

Urtea:2012
Iraupena:83 min
Zuzendaria: Anna Van der Heide
Ekoizlea: BurnyBos, Ruud van der Heyde
Gidoia: Tamara Bos
Editorea: Michiel Reichwein
Argazki-zuzendaria: JanMoeskops
Musika: FonsMerkies
Aktoreen zerrenda: Coen Van Overdam, Egbert-Jan Weeber, Isabelle Smit, KatjaHerbers, René Groothof, Roosmarijn van der Hoek, Tjebbo Gerritsma

BRAM_BARRABAS

Maiatzaren 28an
ARCADIA
NORENTZAT: Zuiako DBHko 3. eta 4. mailako ikasleentzat.
NOIZ ETA NON: 13’00 BHI Murgian.

Sinopsia: Gretak 12 urte ditu eta nerabezaroaren ateetan dago. Bere aitak, Tomek, Kaliforniara bizitzera joatea erabaki du, eta Greta eta bere anaiekin batera 3.000 kilometroko bidaian abiatzen da, Arkadiaraino. Arkadian, agindutako herrian, igerilekua duen etxea izango dute, eta Tomen ustetan, baita bizitza hobeago bat ere. Greta barnerakoia da eta bere panpinazko untxiaren lagun banaezina. Amarekin bidaiaren amaieran aurkituko dira, baina faltan botatzen du, eta ez daki ondo etxe aldaketaren gaiaz zer sentitzen duen. Berlineko Zinemaldiaren Belaunaldiak sekzioaren Kristalezko Hartzaren irabazlea izan zen eta ondorengo hausnarketa proposatzen du: Toki baten parte al gara edo edonon gaudela ere laguntzen gaituzten pertsonen parte?

Urtea:2012
Iraupena:90 min
Jatorria:USA
Jatorrizko Hizkuntza:Ingelera
Zuzendaria: Olivia Silver
Gidoia: Olivia Silver
Muntaia: Jennifer Lee
Argazki: Eric Lin
Musika: The Low Anthem
Ekoizpena: JulienFavre, Silenn Thomas, Jai Stefan
Ekoizpen diseinua: Adriana Serrano
Antzezleak: John Hawkes, RyanSimpkins, TySimpkins, Kendall Toole

ARCADIA_

Maiatzaren 30Ean
ARCADIA
NORENTZAT: Zuiako DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat.

Beste Ekitaldiak