Agenda
MOBILIZATU 2013
Laburmetraien sortze tailerra mobilekin
Laudioko Udalak, Zinhezka Elkarte Kulturalaren laguntzarekin, MOBILizatu aurkezten du, mobilen bidez egindako laburmetraiekin Beldur Barik kanpainaren inguruan antolaturiko genero indarkeriari buruzko laburmetraien lehiaketan parte hartzeko asmoz.
MOBILizatu 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduriko ikus-entzunezkoen sortze proiektua da. Helburua berdintasunarekin eta generoarekin erlazionaturiko ikus-entzunezko produktu bat sortzea da. Oraingo honetan zuengan, gazteengan, jarri nahi dugu arreta, ekoizle modura. Zuen begiradaren bidez errealitatea ikusten duzuen bezala jaso dezakezue, zuena egin, antolatu eta besteei erakutsi ahal diezuen proiektu bat sortu. Definitzen zaituzten zerbait sortu dezakezue, edo bidegabekoak iruditzen zaizkizuen errealitateak salatzeko balio dizuena, zuen iritzia azaltzeko edota beste pertsonen interesak defendatzeko balio izango duena...Zuek zuen askatasunetik sortzea ahalbidetuko dizuen espazioa izaten saiatuko da tailer hau.
- Nori zuzentzen zaio? 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduz dago.
- Noiz egingo da? Uztailak 15, 16 eta 17an egingo da, 10:00 – 14:00ko ordutegian.
- Non egingo da? Udaletxean.
- Non eman dezaket izena? Berdintasun Zerbitzuan 94 403 48 50.
- Prezioa: Dohainik.
- Jakin badakizu http://vimeo.com/52421263 (Beldur Barik-en lehiaketaren irabazlea!!!)
- Ez da txiste bat http://vimeo.com/52421263
Oharra: Ekintza honetarako beharrezkoa da ikasleriak kalitatezko irudiak hartuko dituen telefono mugikorra izatea (android/iphone). Ekintza taldeka egiten denez, talde bakoitzeko telefono mugikor bakarra behar da.