Agenda
Elkarbizine 2015
Elkarbizine biztanleria gazteenaren artean topaleku bat sortzeko helburuarekin eratu zen, bizikidetza kultura-anitzak eskaintzen dizkigun erronken inguruan sortzen diren gaiei buruz eztabaidatu eta konpartitzeko asmoz.
Horretarako zine-forum bat egitea proposatzen dugu. Aukeratutako pelikula ikusi ondoren analisi eta hausnarketa lan bat egiten da elkarrekin, beti ere metodologia dinamiko eta parte-hartzailearekin.
Eskaintzen ditugun pelikulei esker, identitatea, kultura, etnozentrismoa, elkarbizitza, enpatia, xenofobia, kide izatea, aniztasuna, berdintasuna, errespetua, etab. bezalako kontzeptuek ondoren egiten ditugun zine-forumetan hausnarketa eta konpartitze gune bat aurkitzen dute.
Bestearen semea Filma:
JB gaztelaniazko zein euskarazko azpitituluekin. Sinopsis:Joseph Israelgo armadan sartzeko prestatzen ari dela, bere gurasoen seme biologikoa ez dela esaten diote. Gaitzespena, zalantza, identitatearen galera eta arraza eta erlijioaren aurreiritziak euren arteko hesi arantzaduna balira bezala altxatzen dira. Guztiak saiatu beharko dira ulermena, laguntasuna eta adiskidetzearen bitartez gorrotoak dominaturiko giro horretan hesi hau gainditzen. |
||||
|
Timbuktu Filma:
JB gaztelaniazko azpitituluekin. Sinopsis:Tombuctú-ko ingurua yihadistek inposaturiko izuaren menpe daude: debekatuta dago musika entzutea, barre egi tea, erretzea edo futbolera jolastea. |
||||
|
Whale Rider Filma:
JB euskarazko azpitituluekin. Sinopsis:Zeelanda Berriko kostaldeko herritxo batean, Maoriek Paikea Baleen Zaldizkoaren ondorengoak direla baieztat zen dute. Duela 1000 urte baino gehiago, belaunaldi bakoitzean mutil batek hartzen du oinordetzan nagusiaren papera. Badirudi une hori heldu dela, nagusiaren semearen emazteak bikiakerditzen dituenean, neska bat eta mutil bat . Tamalez, ama zein mutila hiltzen dira. Neskak Pai izena hartuko du. |
||||
|