Agenda
“BERDINZINEMA” ZINEFORUMA
- Ordutegia: 18:30etik 21:00etara
- Tokia: Ortuño aretoa – Montehermoso Kulturunea
- Koordinatzailea: Helena Gonzalez Estévez
Zine eta Giza Eskubideetan aditua. ZINHEZBA Kultura Elkartea.
Haurtzaindegi zerbitzua behar baduzu, hiru egun lehenago eskatu ondoko telefono-zenbakiaren edo helbide elektronikoren bidez: 945 161 345 igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org
Zeinu-mintzairako interprete behar baduzu, hiru egun lehenago eskatu ondoko telefono-zenbakiaren edo helbide elektronikoren bidez: 945 161 345/ igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org
Osteguna, urriak 29
Sinopsia: Gipuzkoako herri txiki batean (Amasa-Villabona) gerra ostea nola bizi izan zuten eta “garaileen” eta “garaituen” artean elkarbizitza nola eraiki zuten kontatzen du dokumentalak. Helburua da gertatutakoaren memoria eskaintzea eta horietatik ikastea. |
Filma:
|
Osteguna, azaroak 26
Sinopsia:2012. urtea, Timbuktu Maliko hiria erlijio-estremisten eskuetan erori da. Kidane eta Satima Toya alabarekin eta Issamekin lasai bizi dira. Baina hirian, jihadistek ezarritako izuaren erregimena jasaten dute herritarrek: debekatuta dago musika entzutea, barre egitea, erretzea eta futbolean jolastea. Zeinu-hizkuntzako interpretea behar baldin baduzu, eska ezazu hiru eguneko aurrerapenarekin telefonoz edo emailez: 945 161 345/ igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org |
Filma:
|
Osteguna, abenduak 10
Sinopsia: Natalia eta Carlos maiteminduta dauden bi gazte dira eta egungo Espainian bizirauteko borrokan ari dira. Baliabide gutxi dituzte eta horrek ez die uzten beren nahiak asetzen. Ez dute desira gehiegirik, ez baitute esperantza handirik. |
Filma:
|
Osteguna, urtarrilak 28
Sinopsia: Gloriak 58 urte ditu eta bakarrik dago bizitzan. Hutsunea konpentsatzeko, jarduerez betetzen ditu egunak eta gauetan maitasuna bilatzen du ezkongabe dauden pertsona helduentzako festen munduan. Zoriontasun ezkor hori aldatu egingo da Rodolfo ezagutzen duenean, 65 urteko gizona, banandu berria. Rodolfo berarekin obsesionatuko da. |
Filma:
|
Osteguna, otsailak 25
Sinopsia:Nerearen bizitzan zegoen oreka eskasa behea jota geratuko da bat-batean; izan ere, ama erietxera eraman beharko dute erabat amnesiak jota eta horrek iraganean bizitzera eramango du. Nerea errudun sentitzen da gaixotasunaren lehen sintomen aurrean ez duelako erreakzionatu. Amak ez du ezagutzen, baina farora eramateko eskatzen dio behin eta berriz eta German izeneko bati deitzen dio ametsetan. |
Filma:
|
Osteguna, martxoak 31
Sinopsia:Hana Albaniako mendietan hazitako haurra da, kultura arkaikoan eta matxistan, emakumeei inolako askatasunik onartzen ez dien kulturan. Bere patutik ihes egiteko, Hana Kanun-en legearen eraginpean jarriko da: birjina izaten jarraituko duela aginduko du, Mark izena hartu eta gizon bihurtuko da. Horrela, gizonezkoen eskubide berberak lortuko ditu, baina bere feminitateari eta edonolako maitasunari uko eginez. Zeinu-hizkuntzako interpretea behar baldin baduzu, eska ezazu hiru eguneko aurrerapenarekin telefonoz edo emailez: 945 161 345/ igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org |
Filma:
|
Osteguna, apirilak 21
SINOPSIA:: Bi emakumeren istorioa da. Haurtzaroko lagunak dira. Biak ezkondu egingo dira eta haietako batek haur bat izango du. Gutxira, ama dena larri gaixotuko da eta haurra eta senarra zainduko dituela berretsiko dio lagunari. Heriotzaren ostean, lagunak aita eta haurra bisitatzera joatea erabakiko du, baina ezusteko bikaina hartuko du. Zeinu-hizkuntzako interpretea behar baldin baduzu, eska ezazu hiru eguneko aurrerapenarekin telefonoz edo emailez: 945 161 345/ igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org |
Filma:
|
Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolaren programa osoa: hemen