Agenda

Berdintasunerako Zine Eskolak

 zinhezba_Garbicine

Berdintasunerako Zine Eskolak DBH eta Bat xilergoko ikasleei, heziketa zikoei eta helduentzako hezkuntzako ikasleei zuzenduriko proiektu pedagogikoa da.

Gure 2 orduko tailerretan, zinearen eta zehazki film laburren bitartez, genero indarkeriaren prebentzioarekin eta sentsibilizazioarekin erlazionaturiko gaiak jorratzen ditugu. Nolakoak izan daitezken berdintasunean eta genero ekitatean oinarrituriko gizakion arteko erlazioak?

Ez da zaila genero indarkeria sarritan adin gero eta txikiagoan ger tatzen hasi dela ikustea. Gure nerabeek oso kaltegarriak diren kultura ereduetatik oinordetzan har turiko jokabide-eskemak errepikatzen dituzte.

Ikus-entzunezkoen ardura gizon eta emakumezkoen ar teko erlazio eredu hauen igorle moduan ukaezina da.

Maitasun erromantikoa gazteenen imajinarioan ezartzen da, desiratutako erlazio eredu moduan. Gazte askoren kasuan, maitasunaren definizioa mendekotasuna, babesa, mendetasuna, etab. bezalako kontzeptuekin nahasten da. Beharrezkoa da gazteenei propiotzat hartzen dituzten erlazio eredu hauen inguruan hausnartzeko aukera ematea.

Beste erreferente kultural batzuk eskaini behar zaizkie, bikotearekin erlazionatzeko beste aukera batzuk, berdintasunean eta erantzukizun par tekatuan oinarriturikoak.

Zinhezbak, labur metraien hautak eta zainduaren bitartez, noranzko honetan doazen errealitateak bizitzek o aukera ematen die. Ondoren, labur metraia ikusi osteko tailer sozio-edukatiboan pertsonen arteko erlazioen alternatiba ereduen sorreraren gaian sakontzen da, komunikazio ez bortitza, bakoitzak bere buruaren ezagutza eta trebetasun sozialak bezalako aspektuak landuz.

zinhezba_sinna_mann

SINNA MANN

Filma:
Urtea: 2009
Iraupena: 20 min.
Herrialdea:Norvegia
Zuzendaria:Anita Killi

Sinopsis:Ama-arraina hiltzean, Boj-ek nahikoa izan duela erabakitzen du eta bere fantasietatik aurrera ateratzeko indarrak ateratzen ditu. Sekretu izan beharko ez ziren sekretuei buruzko laburmetraia.
Helduentzako animazio honetan genero indarkerian oinarrituriko erlazioa duen familia bat ezagutuko dugu, beti ere semetxoaren ikuspuntutik ikusita.

zinhezba_tryouts

TRYOUTS

Filma:
Urtea: 2013
Iraupena: 14 min.
Herrialdea:Espainia - EEBB
Zuzendaria:Susana Casares

Sinopsis: Nerabea izatea ez da erraza, bereziki Naylarentzat. Nayla neska amerikar musulmana da eta bere institutu berriko animatzaileen taldearen parte izan nahi du.

Zinhezba_MAJORITE_OPPRIMEE

MAJORITÉ OPPRIMÈE

Filma:
Urtea: 2010
Iraupena: 11 min.
Herrialdea:Frantzia
Zuzendaria:Eléonore Pourriat

Sinopsis:Eguneroko sexismoa pairatzen duen gizon baten egun bat, begirada txepelenetik indarkeriazko egoerarik gogorrenera, emakumeak nagusi diren mundu batean.

Zinhezba_maldito_lunes

MALDITO LUNES

Filma:
Urtea: 2012
Iraupena: 19 min.
Herrialdea:Espainia
Zuzendaria:Eva Lesmes

Sinopsis: Astelehenero bezala, Raquel eguneroko zurrunbiloari egiten dio aurre, baina gaur astelehen ezberdina izango da. Beti gogoratuko du “astelehen madarikatu hori” bezala.

libre_directo

LIBRE DIRECTO

Filma:
Urtea: 2013
Iraupena: 13 min.
Herrialdea:Espainia
Zuzendaria:Bernabé Rico

Sinopsis:60 urterekin, Adelak bizi nahi ez zuen bizitza bizi du: seme-alabarik gabe, ezerezten duen senarrarekin eta, okerrena, amets eginarazten dion ezer gabe. Egun batean 300.000 euro irabazteko eta bere bizitza atzean uzteko aukera ematen dioten arte. Baldintza: Ligako futbol partidu baten atsedenaldian kanpo erditik gol bat sartzea.

  • Saioen iraupena: 2 ordu
  • Tokia: Ikastetxean ber tan.
  • Behar teknikoak: proiektorea eta soinu ekipoa duen gela.
  • Taldeen tamaina: 25 ikasle talde bakoitzeko.
  • Datak: Urriaren 13tik abenduaren 18ra bitar tean ( jarri zaitez gurekin kontaktuan eta data apropos bat bilatuko dugu).
  • Materiala: ikastetxeari gida didaktikoa emango zaio, ekintzari jarraipena eman ahal izateko. /li>

zinhezba_Garbicine_end


Beste Ekitaldiak