Agenda

“BERDINZINEMA” ZINEFORUMA

  • Ordutegia: 18:30etik 21:00etara
  • Tokia: Ortuño aretoa – Montehermoso Kulturunea
  • Koordinatzailea: Helena Gonzalez Estévez
    Zine eta Giza Eskubideetan aditua. ZINHEZBA Kultura Elkartea.

Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte

Haurtzaindegi zerbitzua behar baduzu, hiru egun lehenago eskatu ondoko telefono-zenbakiaren edo helbide elektronikoren bidez: 945 161 345 igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org

Zeinu-mintzairako interprete behar baduzu, hiru egun lehenago eskatu ondoko telefono-zenbakiaren edo helbide elektronikoren bidez: 945 161 345/ igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org


Apirilak 23, osteguna
LA DEMORA
Zuzendaria: Rodrigo Plá


Laburpena:Mariak, langile amorratuak, ez du bikotekiderik eta hiru seme-alaba ditu. Erabaki behar du zer egin adineko aita gaixoarekin; ez dute zaharren egoitzan onartu, zaindu ahal duen familia duelako. Baina Mariak lan gehiegi du eta ezingo du zaindu. Nola konpondu gure garaiko emakume askorentzat ohiko bihurtu den arazo hau?

FILMA:
Jatorrizko bertsioa gazteleraz.
ZINEFORUMAREN HIZKUNTZA:
Gaztelera
URTEA: 2012
IRAUPENA: 84 minutu.
GENEROA:
Drama
GAIAK:
Krisi ekonomikoa.Familia-zaintzak.

LA_DEMORA

Maiatzak 28, osteguna
POZITIA COPILULUI (Ama eta semea)
Zuzendaria: Calin Peter Netzer


Laburpena:Gau batean, 32 urteko gizon batek autoa gidatzen du baimendutako abiadura luze gaindituz, eta haur bat harrapatuko du. Haurra hil egingo da handik gutxira. Gidari zuhurgabeari hiru eta hamabost urte bitarteko kartzela-zigorra jar diezaiokete, baina ama, Errumaniako goi mailako arkitekto bat, zigorra saihesten saiatuko da kosta ala kosta.

FILMA:
Jatorrizko bertsioa errumanieraz
Azpitituluak: gaztelera
ZINEFORUMAREN HIZKUNTZA:
Gaztelera
URTEA: 2013
IRAUPENA: 112 minutu.
GENEROA:
Drama
GAIAK:
Ama eta seme-alaben arteko harremanak. Peter Pan sindromea.

POZITIA_COPILULUI

Urriak 30, osteguna
STORIES WE TELL
Zuzendaria: Sarah Polley



Laburpena:Elkarrizketen eta familia-irudien bidez egituraturik, Sarah Polleyk bere familiari buruzko enigma handienetako baten erantzuna bilatzen du. Stories We Tell ikerketa-filma da; aita, ama, ahizpak, nebak, anaiak, arrebak eta lagunak agertuko dira, eta horien guztien adierazpen kontraesankorrek emozio- mosaiko bat osatuko dute faktura berritzailea duen film honetan.

FILMA:
Jatorrizko bertsioa ingelesez
Azpitituluak: gaztelera
ZINEFORUMAREN HIZKUNTZA:
Gaztelera
URTEA: 2012
IRAUPENA: 108 minutu.
GENEROA: Dokumentala.
GAIAK: Familia-harremanak.

STORIES_WE__TELL

Azaroak 27, osteguna
EVELYN
Zuzendaria: Isabel de Ocampo


Laburpena: Evelyn Peruko jaioterritik Espainiarako bidaia egingo du, jatetxe batean lehengusinarekin lan egingo duelakoan. Baina ziria sartu eta bahitu egingo dute errepideko klub batean prostituta lan egiteko. Burua jan dioten neska baten istorioa da: herri bateko neska inuzente bat sexu-esklabo bihurtuko da.

Dinamizatzailea: Save The Children-eko Emakumeen Salerosketaren aurkako Gazteen Taldea.

FILMA:
Jatorrizko bertsioa gazteleraz.
ZINEFORUMAREN HIZKUNTZA:
Gaztelera
URTEA: 2011
IRAUPENA: 96 minutu.
GENEROA: Immigrazioa.
GAIAK: Emakumeen salerosketa.

evelyn

Abenduak 18, osteguna
FORBIDDEN VOICES (Ahots debekatuak).
Zuzendaria: Barbara Millar


Laburpena:Amnistia Internazionalaren arabera, munduko 91 herrialdetan adierazpen-askatasuna mugatuta dago. Interneti eta sare sozialei esker, isiltasun hori hausten doa. Dokumental honek erakutsi egiten du teknologia berriak garrantzitsuak direla iraultza txikiak abian jartzeko; horrez gain, hiru emakume gogorrei egingo die omenaldia. Kubako Yoani Sánchez, Iraneko Farnaz Seifi eta Txinako Zeng Jinyan dira protagonistak. Hiru emakume ziberaktibistek zerbait egitea erabakiko dute arma soil baina boteretsu baten bidez: ordenagailu eramangarria.

FILMA:
Jatorrizko bertsioa gazteleraz, ingelesez, txineraz, persieraz, frantsesez Gazteleraz bikoiztuta ikusiko da
ZINEFORUMAREN HIZKUNTZA:
Gaztelera
URTEA: 2012
IRAUPENA: 96 minutu.
GENEROA:
Dokumentala
GAIAK:
Adierazpen-askatasuna. Teknologia berriak. Blog egileak.

Voces_prohibidas

Urtarrilak 29, osteguna
JEUNE ET JOLIE (Gazte eta ederra)
Zuzendaria: François Ozon


Laburpena:Isabelle familia dirudun bateko 17 urteko gazte ederra da. Ematen du beheak eta goiak irentsi behar dituela. Autoezagutza sexualeko bidaia batek eramango du bizimodu bikoitza egitera: egunez ikasle, eta gauez, luxuzko prostituta. Lau urtaro eta lau abestiren bidez kontatutako istorioa da.

FILMA:
Jatorrizko bertsioa frantsesez
Azpitituluak: gaztelera
ZINEFORUMAREN HIZKUNTZA:
Gaztelera
URTEA: 2013
IRAUPENA: 95 minutu.
GENEROA:
Fikzioa. Drama
Temática:
Nerabetasuna. Sexualitatea. Prostituzioa.

JEUNE_ET_JOLIE

Otsailak 26, osteguna
80 EGUNEAN
Zuzendariak: José M a Goenaga eta Jon Garaño


Laburpena:Axun 70 urteko emakumea da, eta ospitalera joango da alabaren senar ohia zaintzera. Harrituta geldituko da ikusten duenean alboko oheko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite dela, nerabezaroko adiskide handia. Laster ikusiko dute euren arteko kimikak bere horretan jarraitzen duela. Biek ondo pasatuko dute elkarrekin eta pozik egongo dira berriz topo egin dutelako, are eta Axunek Maite lesbiana dela jakin arte. Axunek sortzen zaizkion sentimendu kontrajarriekin borroka egin beharko du. Nori entzun? Bihotzari ala buruari?

FILMA:
Jatorrizko bertsioa euskaraz
ZINEFORUMAREN HIZKUNTZA:
Euskara
URTEA: 2010
IRAUPENA: 105 minutu.
GENEROA:
Drama
GAIAK:
Lesbianismoa. Zahartzaroa.

80_EGUNEAN

Apirilak 23, osteguna
LA DEMORA
Zuzendaria: Rodrigo Plá


Laburpena:Mariak, langile amorratuak, ez du bikotekiderik eta hiru seme-alaba ditu. Erabaki behar du zer egin adineko aita gaixoarekin; ez dute zaharren egoitzan onartu, zaindu ahal duen familia duelako. Baina Mariak lan gehiegi du eta ezingo du zaindu. Nola konpondu gure garaiko emakume askorentzat ohiko bihurtu den arazo hau?

FILMA:
Jatorrizko bertsioa gazteleraz.
ZINEFORUMAREN HIZKUNTZA:
Gaztelera
URTEA: 2012
IRAUPENA: 84 minutu.
GENEROA:
Drama
GAIAK:
Krisi ekonomikoa.Familia-zaintzak.

LA_DEMORA

Maiatzak 28, osteguna
POZITIA COPILULUI (Ama eta semea)
Zuzendaria: Calin Peter Netzer


Laburpena:Gau batean, 32 urteko gizon batek autoa gidatzen du baimendutako abiadura luze gaindituz, eta haur bat harrapatuko du. Haurra hil egingo da handik gutxira. Gidari zuhurgabeari hiru eta hamabost urte bitarteko kartzela-zigorra jar diezaiokete, baina ama, Errumaniako goi mailako arkitekto bat, zigorra saihesten saiatuko da kosta ala kosta.

FILMA:
Jatorrizko bertsioa errumanieraz
Azpitituluak: gaztelera
ZINEFORUMAREN HIZKUNTZA:
Gaztelera
URTEA: 2013
IRAUPENA: 112 minutu.
GENEROA:
Drama
GAIAK:
Ama eta seme-alaben arteko harremanak. Peter Pan sindromea.

POZITIA_COPILULUI

Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolaren programa osoa: hemen


Beste Ekitaldiak